AURKEZPENA

Ongi etorri Euskal Herriko "FEMINISTOK ERALDAKETARAKO BORROKAN" IV. Jardunaldi Feministen orrira.

Agur honekin, 2008ko apirilaren 12 eta 13an Portugaleten dagoen EHU-ko Eskola Nautikoan egingo diren Jardunaldietan parte hartzera gonbidatu nahiz zaituztegu Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinadoratik.
Eskola, bakoitzaren ibilbide feministatik batera bidaiatzeko espazioa dugu. Sartu zaitezte eta guztia azaltzen zaizue bertan.

13 urte pasa berri dira III. Euskadiko Jardunaldi Feministak - Mugarik Gabe emakumeontzat - ospatu genituenetik aurreko mendean. Gogoratzen al zarete? Zuetako asko seguruenez ez. Bada ordua, beraz, laugarrenak egin eta gure elkargune zein eztabaidak berritzeko.

Gure Jardunaldien errepaso laburra egin dezagun. I. Euskadiko Jardunaldi Feministak 1977ko abenduan egin genituen, bertatik 3000 emakume inguru pasa ziren; zifra esanguratsua hasiberriak zirela kontuan hartuta. Mugimendu feminista jaioberria momentuko gairik berritzaileenen inguruan eztabaidatzeko bildu zen: antolakuntza, patriarkatua, sexualitatea eta hezkuntza.

1984ko martxoan gure proiektuak komunean jarri, eztabaidatu, elkartrukatu, aztertu; ekimen bateratuak proposatzeko, geure esperientziak kontatzeko... nahikoa eskarmentu eta borroka bilduak genituen. Gaiak, berriz ere, feminismoaren oholtzan zirenak: hezkuntza, sexualitatea, abortua, erasoak eta mugimendu feminista.

Hamar urte pasa ziren hurrengo jardunaldiak arte, 1994ko III. Jardunaldi Feministak. Eguneroko feministako elementu berriek hauen inguruko eztabaidei espazio zabala eskaintzera eraman gintuzten: antolakuntza, krisia eta organizazio ereduak, beste erakundeekin harremanak... Hala ere, honek ez zuen suposatu kutsu teorikodun eta esku hartze gaiak alde batera uztea.

Euskal Herrian (batez ere hegoaldeko lau herrialdeetan) buruturiko hiru Jardunaldiek badute elementu komunik, aisiari eskainitako denbora. Beti izan dugu espazio bat musika, parranda, dibertsioa eta algararentzat.

Horrela gure tradizioen onenari heldu eta elementu berriak barneratuz, IV. Jardunaldietara abiatzen gara zuek guztiokin. Izena ematen, ponentziak idazten, bidaia antolatu eta lagunei kontatzen hasi zaitezkete. Orri honetan hau guztiaz hitz egingo dizuegu.

http://jardunaldifeministak08.blogspot.com/

Manifestazioa Bilbon Apirilaren 12an

Cuñas

halaBedi-track1.mp3

halaBedi-track2.mp3

halaBedi-track3.mp3