Ponentziak bidaltzeko azken eguna Martxoaren 10a eta ponentziak@jardunaldifeministak.org helbidera bidali behar duzue.
EZTABAIDAEN ARDATZAK
Ponentzien eztabaida Euskal Herriko egungo eztabaida feministaren gai zentraltzat hartzen ditugun hiru ardatzetan antolatuko da. Era berean, ardatz bakoitza orokorraren
barruan barnebiltzen diren gaiekin osatua dago.
Izenburu honek, zapalkuntza patriarkalaren ikuspegitik, munduaren estrukturazio berria eta honen ondorioek emakumeon baldintzetan duen eraginari egiten dio erreferentzia. Nazioarteko ordena, zapalkuntza patriarkal zaharberritua eta orden neoliberal berriak gure bizitzetan dakarzkien ondorio eta zapalkuntza egoerak eztabaida ezinak dira.
Ardatz honetan emakumeoi ezarritako mugikortasun mugez –derrigortutako migrazioak, debekatutako migrazioak-, prekarietate laboralak eragindako esplotazio
forma berriez, betidanik emakumeoi atxikitako zaintza lanaz hitz egingo dugu.
Emakumeoi indibidual eta kolektiboki alboratzen gaituzten ordezkaritza eta partehartze
demokratiko mugatzaileez, genero erreferentzia espezifikoak eta bakearen aldeko borroka feministak bazterrera uzten dituzten gatazka "politikoez", politika egin eta
mobilizatzeko era instituzionalizatuak eta espazio propioak sortzeko beharrez ariko
gara. Jendarte berri batez, interkulturala? Multikulturala?... Edozein eratara, pentsamendu bakarrak uniformatu gabea.
Laburbilduz, zigilu globalak hain sakon markaturiko gure tokiko jendartean
antolakuntza, borroka eta ordezkatze ereduei erreferentzia egiten dion guztiaz.
Emakumeon kontrako indarkeriaren egungo egoeran bereziki interpelatuak sentitzen gara, mugimendu feministaren kezka eta lan iraunkorra den honetan.
Ardatz monotematiko honek, menperatze mekanismoen azterketa edota berau errotik
mozteko neurri espezifiko eta estrukturalen ikuspegitik, emakumeen kontra eragiten den
indarkeria espezifikoarekin zerikusia duten gaiez osatua dago. Eremu honetan sartzen
dugu, nola ez, lege neurrien azterketa eta balorazioa.
Emakumeon gorputzaren erabilera edo desjabetzea ere, dominazio patriarkal
sistemaren betidaniko oinarria da. Harreman heterosexuala barneratzen duten genero
zehatzei atxikitako gorputz ereduaren inposaketa sumisio eta domestikaziorako tresna
eraginkorra da dudarik gabe.
Gure gorputzen subiranotasun eta autodeterminazioari, manipulazioa eta nahitako amatasun/ez-amatasunaren (abortua, esterilizazioa, derrigortutako antikonzepzioa… Eskubide sexual eta erreproduktiboak deiturikoak) erabilpenari; aurre ezarritako identitate bakarren aurkako jarrerei eragiten dioten gaiak sartzen ditugu.
Gure gorputzak kartzelaratzen dituzten eredu eta rolen inposaketari aurre egiteko
erantzun lotsagabe eta erradikalei loturiko edozein gaik du tokia ardatz honetan.