ARDATZAK

3 Ardatza: Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz instumituak

Emakumeon gorputzaren erabilera edo desjabetzea ere, dominazio patriarkal sistemaren betidaniko oinarria da. Harreman heterosexuala barneratzen duten genero zehatzei atxikitako gorputz ereduaren inposaketa sumisio eta domestikaziorako tresna eraginkorra da dudarik gabe.

Gure gorputzen subiranotasun eta autodeterminazioari, manipulazioa eta nahitako amatasun/ez-amatasunaren (abortua, esterilizazioa, derrigortutako antikonzepzioa… Eskubide sexual eta erreproduktiboak deiturikoak) erabilpenari; aurre ezarritako identitate bakarren aurkako jarrerei eragiten dioten gaiak sartzen ditugu.
Gure gorputzak kartzelaratzen dituzten eredu eta rolen inposaketari aurre egiteko erantzun lotsagabe eta erradikalei loturiko edozein gaik du tokia ardatz honetan.