ARDATZAK

1 Ardatza: Emakumeok herrian eta munduan

Izenburu honek, zapalkuntza patriarkalaren ikuspegitik, munduaren estrukturazio berria eta honen ondorioek emakumeon baldintzetan duen eraginari egiten dio erreferentzia. Nazioarteko ordena, zapalkuntza patriarkal zaharberritua eta orden neoliberal berriak gure bizitzetan dakarzkien ondorio eta zapalkuntza egoerak eztabaida ezinak dira.

Ardatz honetan emakumeoi ezarritako mugikortasun mugez –derrigortutako migrazioak, debekatutako migrazioak-, prekarietate laboralak eragindako esplotazio forma berriez, betidanik emakumeoi atxikitako zaintza lanaz hitz egingo dugu.
Emakumeoi indibidual eta kolektiboki alboratzen gaituzten ordezkaritza eta partehartze demokratiko mugatzaileez, genero erreferentzia espezifikoak eta bakearen aldeko borroka feministak bazterrera uzten dituzten gatazka "politikoez", politika egin eta mobilizatzeko era instituzionalizatuak eta espazio propioak sortzeko beharrez ariko gara. Jendarte berri batez, interkulturala? Multikulturala?... Edozein eratara, pentsamendu bakarrak uniformatu gabea.
Laburbilduz, zigilu globalak hain sakon markaturiko gure tokiko jendartean antolakuntza, borroka eta ordezkatze ereduei erreferentzia egiten dion guztiaz.