Bizkaiko Emakume Asanblada 1976an sortutako erakunde feminista autonomoa da eta, oraindik ere, bere filosofia asanblearioari eusten dio antolamendu eredu gisa.
Eztabaida eta ekintza feministaren gune honetatik, emakumeentzako bidezkoagoa eta berdintasun handiagokoa den gizartea sortzeko helburua izan duten borroka guztietan hartu dugu parte.
Bide luzea egin dugu zapalkuntzen analisian, geure buruaren aitortze lanean eta beste emakumeekiko elkartasunean.
Gaur, oraindik ere, gogo biziz jarraitzen dugu urratzen, konspiratzen, antolatzen, eraldatzen… gure ustez balitekeelako indarkeria matxistarik gabeko gizarte batean bizi, esplotazio eta zapalkuntzarik gabekoan, eta, gainera, hori lortzeko borrokatzeko prest jarraitzen dugu.