ANTOLATZAILEAK
EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA
EHBF 2002an sortu genuen euskal emakumeok jasaten dugun zapalkuntzari eremuz eremu eta herriz herri aurre egiteko. Gure herrian egon den borroka feministaren tradizioari eutsiz, emakumeon eskubideen aldeko defentsari ekin genion. Orain arteko gure lana, eskubide urraketa anitzen identifikazioa eta egoera hauen eraldaketarako alternatibak plazaratzea izan da. Zeregin honetan emakumeak gara protagonista eta gure arteko elkartasunetik sare feminista eraikitzen ari gara. Jendarte eraldaketa helburu dutenen indarrak batuz, eragile nahiz herritarrekin elkarlana dugu ardatz.
Finean, emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideak sortuz, Euskal Herri feminista eraiki nahi dugu. Gora borroka feminista!