ANTOLATZAILEAK
ASAMBLEA DE MUJERES DE ALAVA

Arabako Emakumeen Asanblada 1976an Gasteizen sortutako talde feminista da, xumeki eta geldoki gurean sortzen ari ziren borroka feministen jaiotzaren arian. Garai haietan, gure gorputzekiko erabakiak hartu ahal izatea, gizarteko arlo denetan emakumeen presentzia bermatzea eta eredu patriarkalari aurre egitea ziren borrokaren lan ildo eta ardatz nagusiak. Geroztik, asko dira asanbladatik igarotako emakumeak; horietako batzuk urtetan egon dira lanean, beste batzuek "unetxoak" eskaini dizkiote taldeari, baina horien guztiek egindako lan eskerga eta energiari esker dirau bizirik gure egitasmoak eta gizarte feminista baten aldeko jardunak.
Bortizkeria matxista gure landu izan dugun ohiko lan ildoa izan da, eta albo batera utzi gabe, emakumeoi zuzen zuzenean eragiten gaituzten bestelako gaiak jorratzen ari gara; lan baldintza ezegonkorrak, kultura aniztasuna... Beti ere, martxoaren 8a eta azaroaren 25a bezelako "data historikoak" eta hauen karian antolatzen diren ekimenetan parte hartuz.
Mugimendu eta borroka feministaren beharra ezinbestekoa dela sinesten jarraitzen dugu eta hargatik tinko eutsiko diogu gure lana eta borrokari...