ANTOLATZAILEAK

AMALATZ - TALDE FEMINISTA

Orain 30 urte, "Oreretako Emakumeen Taldea". Hastapenean herriko emakumeek jasandako bortxaketen aurrean, protesta moduan, kalea hartzen genuen. Abortatzeko legearen kanpaina eta Basaurin epaitutako 11 emakumeekin elkartasuna. Udaletxean 100 emakumetik gorakoen mozioak eta itxialdiak. Ekintza zuzenak identifikatutako bortxatzaileen aurka. Gaizki deitutako Planning Zentro baten aldeko kanpaina. Bai dibortzioari.

Ondoren, okupazio lokalak, militar zerbitzuaren aurkako kanpainak, OTAN eta gerraren aurkako kanpainak. Aurrez prestatu gabeko prentsa aurrekoa PPko zinegotzia eta bere auzoko atarietan neskatoak bortxatzen zituen Zamarreño akatu zutenean. Ekintza zuzeneko garaiak ziren.

Bestalde, teorizatu ere egiten genuen, hitzaldi, jardunaldietarako. Txaranga. Momentuan, Berdintasun Planetan gaude, Emakumearen Zinegotzigoa, Hiri Debekatua, Zine zikloak, Zaintzaren kanpaina, bortizkeria sexista, emakume etorkinak.

Gipuzkoako Lesbiana feministen Kolektiboen sorreran parte hartu genuen. Eta gure herrian, anbiente handia dago.

Taldeko batek gainera, kartel guztiak gordetzen ditu. Nola laburtu bada hiru lerrotan 30 urteko historia.